BCCCAP00000000000000000001808

Gu, ordu garratz aietan, aztutzen ari gi– ñun. Ikusten genin etxean ere polliki-polliki berdin ari zala. Ez giñun . goseak bizi. Larriagoak pasa bearko genizkin oraindik. Gauza piñetik ez bagendun jaten ere, naikoa beñepin bai. Baña, gu ere Gabon ta Eguberriak obeak igarotze– ko asmotan giñun. Apari ta bazkari orren zai geundeken, bada. Gurekin bizi ziran lagu– nentzat ere zerbait iritxiko zala, lengo oitura xaarrak ez aztutzeagatik. Baña deabruak ezetz esango ziguteken. Gabon-goizean, gosalondoan, gomazko abarka arin batzuk jantzi, ta balde ta isats bat nerekin neramazkila, eguneroko nere lanak egitera ninjoaken, •barrungo garbiketa guzia lau lagunen esku geneukaken-ta. Don Benito Txikia, ala esaten genioken, ni atetik salbatu niñuna ta barrun artako zaitzalle-buru guzietan prestuena. Txandaka egiten ziteken, baña ura uan atsegin ta gozoe– na. Aren aurrean purrustada gutxi egingo zi– teken gure reketeak. Ni ninjoala ikusi niñu– nean, begira-begira jarri zitzaidaken; eta, es– kuarekin keñu egiñaz, beregana deitu nioken. Urbildu nintzanean, ala esan zidaken: - Utzi itzak emengo lanak eta traste oiek, amarrak aldean emendik atera bearko dezute-ta. Zearo samindua geratu niñun, berri au eman zidanean. Noiz?, ta Gabonetan. - Gaur? -galdetu nioken arrituta. - Bai, bai. Gaur bertan, amarrak aldean. 16

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz