BCCCAP00000000000000000001808
olakorik. Zetorrena zetorrela, an ere bizi uan Jaungoikoa. - Zuek, nai dezutena egin. Baña guk, Eguberriak igaro arte, ixilik gordeko diagu. Zertako geiegi kezkatu bear dizkiagu? - Ori izango dek, bai, noski, jatorrena: Eguberri-jaiak igaro arte, ixilik egon. Ortan geratu giñun: gerora ere, ori esateko ez gendula denbora-paltik izango. Gure elkar-izketa au ere ordukoz ortara geratu uan. Eramango giñuztela bagenekiken; baña erdi azt-u zitzaiguken. Guk, beti bezela, gure lanean jarraitu genin. Baña beti ere oroitzen giñun Damokles'en ezpata buru ga– ñean, ari batetik txintxilik, geneukala. Abenduaren 23 'an, anaiaren bixita izan genin. Nola edo ala, elkarri ulertzeko mo– duan itzegin genioken. - Biar Gabonak dituk -esan ziguken-. Etzi, berriz, Eguberri. Biarko apari on bat, eta etzirako bazkari eder bat ere bai, ekarriko dizkizutet. Beti negarrez aritzea ere ez dek ona. Joan ziranak ez ditek otoitza beste bea– rrik. Gu baño obeto bizi dituk aiek. Aurki bi illabete badituk il zirala. Biar ez diagu itzegi– terik izango, ez baita bixita-eguna. Nik, alare, dakardana atean utziko dit zuen izenakin. Tristea dek egun ortarako etxera ez etortzea. Baña ori etzegok gure eskuan. Gure asmoak oker atera zaizkiguk. Urrengo urtean suerte obea izango al diagu, guk bezela Jaungoikoak nai badu. Agur, bada, anaiak; eta Eguberri on bat pasa.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz