BCCCAP00000000000000000001808

- Barru ortan zerbait gertatzen al da? -galdetu zioken. - Bai, bai. Nere lagun zaitzalle oiek, erdi berdoztuak, batzuk beñepin bero-bero egiñak, tiroka asteko zori dabiltza. Naiago nuke pa– keak egitera jetxiko baziñate -eskatu zioken. Txoro-txoro alferezak sinistuta, bera beste iru soldadurekin, beren pusilla ta guzi, zaitza– lle-jantzian zegon Pikorekin hatera jetxi itun, bost gizon armatuak zeuden tartera. Pusillak kendu, soldaduak gela itxi batean sartu ta seiak hatera, alfereza pistolaren au– rrean zeramatela, lasai apaltzen ari ziran sol– daduen aurrera azaldu itun. Auek, zer egin etzekitela utzi zizkiteken. Amar metrora zeuden presoak ori ikusi zutenean, piketaz jota soldadua il ondoren, laxterka atera ta egin itun ango armen jabe. Jendea abiatu uan igesi. Orduan oartu itun goiko zentinelak, eta tiroka asi. Laureo bat bazeudeken atean illak. Beranduegi oartu ordea. Laster artu zizki– teken erdian. Bederatzitaraño bazeudeken etxola aietan zaitzalle, baña eziñaren aurrean makurtu itun. Korneta gaztea etzegoken, ordea, besteen sallean. Ango martxa ikusi zuenean, aldapak beera laxterka etorri ta jauzi batean lubakia igaroz, jetxi uan Iruña'ra. Ogei minutuko txangoa zeukaken bide laxterretik beera. Onek uxatu zizkin eraso-zaleen ametsak. Amets bat zirudik onek; baña an geunde– noi estuasun ederrak erakutsia. 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz