BCCCAP00000000000000000001808
Aurrera xamarreraño joan zanean, bi edo iru lotu zitzaizkioken, eta kendu bere pistola ta zaitzalle-jantzia; ta erasoaren buru egiten zuenak, Pikok alegia, jantzi. Pistola artuz, beste bost lagunekin, auek esku utsik, patioan zear-zear zentinelaren au– rrez-aurre igarota, sartu itun jefe de servicios. zegon lekura. An Mitxelin gizarajoa zegoken. Onek. zi– joazenak armarekin ikusi orduko. be~oak jaso zizkin, ta kendu zioteken bere arma. Orixe bera egin ziteken arrapatu zituzten guziakin, denak leku batera bilduz. Etziteken zalaparta aundirik atera, maitagarria baita bi– z1a. Orain arte, dena pentsatu bezela txuxen– txuxen atera zitzaioteken. Baña oraindik oke– rreneko txangoa emateko. Lenengo galerian bazekiteken erasoaren berri. Baña au itxia geratu uan. Piko, denetan ausarditsuena noski, ura zi– teken buru ere, bakarrik, barruko zaitzalle– jantzian ta arma bere gerrian. goiko cuerpo de guardia 'ra joan uan, an buru zegonarekin itzegitera. Soldaduak apaltzen ari itun patxara ede– rrean, ezeren txarrik pentsatu gabe ta, len esan degun bezela. alferez gazte ura nagusi zutela. Au bera aurreratu zitzaioken. zer nai zuen galdetzera. Ez baizuten olako oiturik. Indar bakoitzak beren lekuen jabe itun. batzuk ba– rruan ta besteak kanpoan. 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz