BCCCAP00000000000000000001808

- Ori bai jakiten zalla dala. Auen odol– egarria probatua zegok. Ori asetzeko, orain zeukatek, berriz, egokiera bikaña. Ley de fu– gas jarriko zigutek, eta ez dit pentsatu ere nai, zer sarraski egingo luteken. Alare, ni zuek be– zela banengo, etxean geratuko niñuke. Lauta– tik iru barman geratuko dituk. Ori dek segu– ruena. Geienak 1Jertan geratuko baidira, eta denak erru gabeak. Iru millatik gora iltzen ezin asiko al dituk. - Orduan, etxean geratzeko aolkua ema– ten diguk? - Ez dek asmatzen errexa. Baña len ere esan dit: zuek bezela banego, ni etxean gera– tuko niñuke. - Eskerrik asko, Piko. - Ez orregatik. Esku eman ta: - Agur, Salbador. Suerte on bat izan. Ori opa dizutet. - Agur, bada, Piko. Zuek ere suerte on bat izan. Orduantxe bertan etxe barrundik lasterka etorri uan eibartar bat, euskaldun garbia, Za– balo izeriekoa. - iAdelante, todos! -oiu egin zin-. iAhí nos esperan los guías! Gezur borobilla. Zer zekiken arek, orduan erten uan etxetik-eta? Naparro guzian, etzin bat billatuko, presoen gidari jartzeko ausardia zeukanik. Joan uan, eta bere atzetik jarraitu ziteken erru zuten guziak. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz