BCCCAP00000000000000000001808
te, gera zaitezte. Ni baniak -esan ta joan uan bat. - Motell, ago pixka bat. Ez adilla orren presaka ibilli -eskatu genioken. - Ordu ontan segundo batek ere asko ba– lio dik. Eta zapuztua, iñori kasorik egin gabe, lax– terka aldegin zin. Zendoia itzuli uan bizirik. Baña bestea ez. Uraxe bakarra galdu genin euskaldun-sallean. - Eme begia! -zioken berriro oriota– rrak-. Txoroa aleena! Itxu-itxuan aldegin zi– guk, bada, orrek? Denbora galtzen ari giñala bagenekiken. Baña etzin iñork ordu artan, illuna ere ga– ñean genin-ta, San Kristobal'ko txara itxu ar– tan sartu nai. Ez baigiñan andik aterako. Etsaiak, berriz, bere sukaldeko berri bezela zekiken angoa. la okerrenak txakurrak izango itun. Orduan, denok elkar artuta, ala erabaki genin: - Gela txar ontan gaudela, etzekiagu zer gertatzen dan kanpoan. Goazen zabalune ar– tara. An ikusiko diagu zer martxa dagon. Ea ezeren itxaropenik baduten. Joan edo geratu, orduan erabakiko diagu. Txotxean bezela jo– katzea dek ori. Etzekiagu, dijoazenak edo ge– ratzen geranok, nork asmatuko degun. Agian, iñork ez. Odol-zale oiek ez ditek olako ego– kierarik galduko. Zabalunera joan giñanean, oraindik ez itun erru zuten guziak joan. Aien ezin aterea 137
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz