BCCCAP00000000000000000001808
daken. Aiek begiratuak egiten zizkigun! lgesi zijoaztela, goiko zentinelak tiroz arrapatuak itun. Ni ez nauk ondo oroitzen. Ura aurrera joan uan eta ni etxera etorri. Baña oraindik bakar batzuk itun aldegiñak. Moltzo bat ba– zebilleken, zubiz barrungo zabalune artan, aurrera joatea ezin ausarturik, bati galdetu ta besteai galdetu, urduri xamar, jakin nai ta ezin ikasi. Pakea egin al zan edo eskubitarrak guda galdu egin al zuten, neri ere galdetu zidate– ken. Etzala pakerik egin. Eskubitarrak ere etzu– tela gudarik galdu. Ori <lena barruko batzuren lana zala. - iMenuda carnicería van a hacer! -zioken; eta buruari elduz geratu uan, zer joe- ra artu ezin erabakirik. Larri zebilleken, bada, jendea, joan nai ta ez, aulak geundeken-ta. Geratu ere nai ez, ba– rman arraixku txarra ikusten genin-ta. Oraindik ez uan erasoaren jaberik bat ba– karrik azaldu ateraño. Batzuk, denak inda– rrean kanpora biali nairik zebiltzaken. Bes– teak, beren lana ondo atera zitzaieken, baña nora joan orain? Iñork bai al zekiken ango berri? Zekitenak, onuzkero joanak itun igesi. Egitezkeroz, bakarka egingo ziteken. Ori <lena ikusi ondoren, txuxenean barru– ra joan niñun, Jainkoagatik ez ateratzeko esa– tera. Ikusi bainuen an etzegola ezeren la– guntzik, kanpo aldetik beñepin; eta kanpoko 132
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz