BCCCAP00000000000000000001808
Aundiena ere bost arruatik gora ez dek pasa– ko. Goazen emendik lenbailen. - Eta nola dakizu ori? -galdetu genio– ken. - Bi gizon kaxkarrek, batek atzetik eta besteak aurretik, eldu zidatek, beren ustez ni indarrean gelara sartu ta an itxita uzteko as– moan, esanaz: «Oye, vasco: entra en esa cel– da. Ez diagu ezer egingo». Ta besoetatik eldu zidatek. Leku ederrean! Bost arruako bi gizon koxkorrek bilduko niotek ni orren aixa! Ala– ko astindu bat eman ziet eta biak ziraldoka joan dituk. Bi jauzitan eskallerak igo ta emen nauzute. Goazen, zenbat eta lenago obe, Iru– ña'n onen berri ikasi baño len. - Alare, Joxe Mari, pauso ori ematerako, ondo pentsatu bearra daukagu, guretzat segu– ruena non izango dan: kanpoan edo barruan. Etxeko bi txatxuk edo iruk egindako lana bada, ez det uste jendea erabat igesi joango danik. - Eme, mutillak! Au ez dek txorakerizko lana. Bizia zeukagu jokoan, eta geienok ogei ta amar urtez beerakoak gaituk. Bitarte ortan, etzekit nola, Zendoia Uzku– dun'en illobak eta nik salletik iges egin genin. Arek besoa nere bizkar gañean zuela, laxterka atera giñun, iñoren oiuei kasorik egin gabe. Nik etzekit non ta nola berezi giñan eta galdu gendun elkaL Bazekit zubitik atera nintzala. Ango ateeran ikusi nizkin bi edo iru illak; eta beste bat, alderik-alde balazo batek zula– tua, ezin illik. Gizarajoak errukia ematen zi- 131
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz