BCCCAP00000000000000000001808
ta sartzen ziranak, iges-bideak itxita, bertan ilko giñuztela. Urduritasun ontan geundela, barruko jen– dea, presoak alegia, kanpora zijoaztela oartu giñun. - Au ez dek kanpokoen lana izan. Au barrukoak egin ditek. Espetxeratuak kanpora ziazik, batzuk laxterka, beste batzuk lasai, el– kar-izketan. - Konpañi o~oa ortzetaraño armatua or goien dagola, armarik gabe nola oiek mende– ratu dizkitek? Ikusten ez diranak al dituk– edo? -zioken norbaitek. - Nik etzekit orí; baña presoak kanpora ziazik. Zer gertatzen zan ikasi nairik gabiltzala, etorri uan Joxe Mari Korta, azpeitiarra. Guk Joxe Mari Aundia esaten genioken; baña er– daldunak, el vasco. Sukaldean lana egiten zuana. Bere abarkak jantzita, zaku lodi bat bizkarrerako artuz, martxarako preparatua, izutu xamarra etorri zaiguken. - Zer zaudete emen, eroarena egiten? Salta, mutillak, emendik, bizia maite badezu– te, minutu bat geiago pentsatzen egon gabe! - Zer gertazen da, bada? Ez dakigu oraindik ezer ere. - Ez al dituzute tiro-otsak entzun, eta jendea kanpora nola dijoan ikusten? - Ori dena badakigu. Baña nork eginda– ko lana da au? - Barrungo bost edo sei gizon kaxkarrek. 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz