BCCCAP00000000000000000001808

auek ori jarri baziguten ere, zerbait gertatuko zala, edo eriotzak lenago eramango giñula. Nik ez.nin Bizkai'ko apaiz xaar arek beze– la pentsatzen. Irurogei ta amar urte zeuzka– ken bizkarrean, eta auek ogei urteko zigorra eman zioteken. Zigorra izenpetu ondoren, · ezer esan bearrik bazeukan galdetu ziotenean: - Baietz, baietz. Eskerrik beroenak ema– ten dizkizutet, beste ogei urteko bizia ematen didazutelako -esan ta exeri ornen uan. Nik etzeukat arek bezelako sinismenik, edo eriotzak eramango gaitzik mundutik. Ori ere, gure egoeran, aringarria izango uke. As– katasunera joango giñuke, ta etxekoei ere zama kendu: guri lagundu bearra arindu. Gu ere, otsoen artetik aske geratuko giñuke. Gure zapaltzalleak etziteken oraindik gudik iraba– zi, ta zein Jaungoikok esan zieken irabaziko zutela? Alare, or zegoken gure arraixkurik txarrena: atzeraka asten baziran, etziteken es– petxean zegon bat bakarrik bizirik utziko. Ezurretaraño sartua zeukateken gure aurkako griña gaixtoa. Ori ase gabe, ez itun atzeratu– ko. Auek denak buruan nebilzkiken nik egun aietan, eta naigabetu egin nioken aien elkar– izketak. Eramaten bagaituzte ere, nora? Jainkoak zekin lekuraño, noski. lnguru auetan, Burgos– 'era arte ez uan olako espetxerik. Ori ere, nere amets bat besterik ez uan. Ainbeste gaztelu zar bazeudeken mendi– gallurretan jasoak, España'n zear, kristaurik 12

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz