BCCCAP00000000000000000001808

- Bai, jauna. Atzo il ziranak -erantzun zioken aldamenekoak. - Lastima! Atzetik bi zero baleuzka, be– rri pollita uke. Eriotzak ere, noski, bere negozioak itun. Noiz egingo ote zuten baja? Bitartean, bera aien egunerokoa kobratzen ariko uan. Jana zeramatenean ere, askotan malkoak ixurtzen zitzaizkidaken, nere aurrean ikusten nuenarekin. Lastaira zikin batean manta za– rrean bilduta, sukarrez egosten an egongo uan gaixoa. Aren aurretik igarotzerakoan, purrus– tadan esango zioken zaitzalleak: - Alarga ese plato. - • Eso es veneno para mí -esango zioken, egosten ari zan gaixoak. - Au ez badek nai, or konpon! -eta au– rrera. Sendagilleak agindua izango zin zer eman; baña Artza'rengana paper ori iritxi orduko, txikitu ta sutara. Bestea, berriz, gaitzak eta goseak pixkanaka-pixkanaka illeraziko zite– ken. Lagun edo adiskideren bat .bazeukan, arek zerbait lagunduko zioken il arte, traga– perras 'tik zerbait ekarriz. Beste asko zearo etsiak ikusten nizkin, go– seak aulduta, iltzeko zoratzen, baña beren bu– rua iltzera ezin ausartuz. Illa zeramaten batean, nere aldameneko aitona -ala esan bearko, oraindik ez uan oso zaarra, baña aitua zegoken- negarrez somatu nin. 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz