BCCCAP00000000000000000001808
- iEsto es agua sucia! Artzak atera zin leiotik burua ta ala erantzun zioken: - El siguiente también tendrá que beber agua -ja-ja-ja algara gozoa egiñaz. Orduan, basoa bere ardo ta guzi mutur beltz artara tiratzea merezi zin. Baña ezer egi– terik ez. Ixil-ixilik alde egin egin bear. Alare, neretzat nazkagarriena, arek ilda– koei egiten zien iseka uan. Lau milla espetxe– ratuetatik asko xaarrak, gaixorik etorriak, noiznai bauan eriotzen bat. Lau ol zaar elka– rri josi, pintatu ere gabeak, an illa sartu ta Jau gizonen bizkarrean, gu denok bi aldeetara le– rroan jarrita, eramango ziteken askatasunera, ez gurutze, ez apaiz, txakur bat bezela. Ala– koetan, beti leioan egongo uan Artza. Alda– menean zeukan saltzalleari, ala esaten ornen zioken: - Ori baziak. Neretzat irabazia. Amai– kak lagundu bear ziotek. Zer ote da gizon baten biotza ortaraño ze– kentzen duen diru zikin ori? Jakiña, saltzallea ere komunetakoa uan. Lapurra, alegia. Arritzekoa uan, lapurrak la– purrakin alako konfiantza artzea? Egoarte batean, bi gorputz lerroan atera zizkiteken. Orduan ere, Artza, leiotik begira somatu genin. Ala zioken bere saltzalleari, beraizik ere ingurukoak entzuleko moduan gañera: - Bi al daramazkite hatera? 115
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz