BCCCAP00000000000000000001808
santu, gotzai, apaiz, relijioso ta elizak. Oiek zeukateken arentzat erru guzia. Franco'k eta bereak, ez. Amaika olako bazeudeken sail or– tan. - Onenbeste apaiz, konbentu ta eliza, Iruña zikin ortan! Kanpaia besterik ez dek entzungo. Emen birao gorri bat botako zin, ta: - iY por fin nada! Askotan egoten tian tragaperras 'en, bere gilbor aundi ura danborreroak bezela aurrera, oñak eta besoak atzera. Tripa aundiak ikusi dizkit; baña ura baño luzeagoa etzan batean gutxitan. Almazen aundi ura ondo betetzez– keroz, guk baño otordu obeak egin bearko zizkin. Amaika par egiten zin deabru arek, gure gose ta mixerien bizkar. Artaduntza orrengatik bere saria jasoko zin beretzat. Egunerokotik egiten zuen lapu– rreta, tragaperras 'en beste ainbeste, etziguken lapurreta txikia egiten. Gure gosea zenbatera– ñokoa zan, agerian zegok, lapurren eskuetan zebilleken emengo gora-beera guzia-ta. Udarako beroan, osin-zulo artako ur uste– la ez edateagatik, ardoa ere saltzen baizuten, asko joaten itun, gu ere bai iñoizka, baso ardo bana edatera. Bein, nere aurretik joan zana, tabernaria izango uan, noski. Bera ere ala– koak egiten oitua. Baxoxka errealean saltzen ziteken. Ezpañetara eraman ta murtxatu zuen orduko, purrustada batean ormara bota zin guzia, esanaz: 114
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz