BCCCAP00000000000000000001808
sinistu bagenio, beste zigarroren batzuk jaso– ko zizkin. Alare, egun guzirako naikoak bildu zitunak. Etzekit nondik ikasten zitun alako berriak. Lareun milla pezeta zillarretan automobil txiki batean zeramazkila, fronteran arrapatu ziteken reketeak gure Artza. Goxoa jarriko uan. Aren aldarteak beldur– garriak itun. Bere lapurretak, bere ametsak, denak uxa zitzaizkioken, bere jainkoa kendu ziotenean. Diru ori guzia gurea uan, gure mi– xerien bizkar egindakoa. Amaika eriotzen sa– ria. Amaika gaixoren negarra. Lareun milla pezeta errex esaten diagu. Jakiña, gaur ere dirua dek; baña gaurko mi– lloiak baño geiago. Ori <lena bi urte eskaxetan aurreratzeko, etzeukaken eguneroko txarra. Zaindaria ere zuritu bearko zin. Eta nork ze– kik ori ote zuen bere lenengo txangoa? Au irakurtzen ari danen batek, onuzkero esango zin: - Artza, nor ote da ori? San Kristobal'eko artaduna uan; adminis– tradorea, alegia. Erdaldunak El Oso esaten zioteken. Euskaldunok, berriz, Art::a. Aren itxura obea zeukaken. Kupel-aundia ere nor– baitzuk deitzen zioieken, noski. Gizon beztaka motz bat; baña bi metroren gerri ingurua bazeukaken arek. Beti falanje– jantzian azalduko uan. Etzin ezertan sinisten diman bestetan; eta azkenean berak galdu. Eskatutako pusken batzuk ez bazizkioten ga– raiz ekartzen, erreko zizkin Jainko, bere 113
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz