BCCCAP00000000000000000001808

- /Noticia bomba! iNoticia bomba! - Orain ere bazebillek gure karabinero eskalea. Gela bakoitzean bere jardunaldia egin on– doren, zoriontsu kea zeriola urrengo gelarn joango uan oiuka: - /Noticia bomba! iNoticia bomba! An ere bere itxogin-aldia egin ta zigarro– ren batzuk irabaziz, urrengora sartuko uan lotsa aundi gabe, baña beti oiuka: - /Noticia bomba! /Noticia bomba! Gure gelara etorri zanean, ala galdetu ge- nioken: - Zer dek, bada, ire noticia bomba ori? - Bien merece un cigarrico. - Baita amar ere, egiz berri ona bada- kark. - Bai; oso ona. Gure Artza fronteran arrapatuta, Iruña'ko kartzelan sartu dute. - Gezurretan ari aiz. Ez diagu sinisten. Bi beatzekin gurutze bat eginta ari muxu emanaz: - Como hay Dios. la verdad pura -esan ziguken. - Ori egia bada, bat baño geiago merezi dituk. Lau edo bost eman zizkioteken. - Baña, gezurra bada, ez dek geiago gure zigarrorik artuko. Eztaietan atera uan gure gelatik, eta « iNo– ticia bomba! INoticia bomba!» oiuka, igaro zizkin ango gela guziak. Egitan ari uan gure karabinero xaarra. Len 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz