BCCCAP00000000000000000001808
Orduan, Ondarreta'n ortara bizi zana, etzegoken ondo, naiz pusillatzeko beldurrik ez eduki. Oraindik gutxiago, arratseroko ba– naketak bero-beroan zeudela. Guk segurutik ikusten bagenitun ere, biotza naigabetzen zitzaiguken, erru gabeko ainbeste euskaldun negar-zotinka iltzera eramaten ikusita. Baña guretzat, ordukoz beñepin, une la– rriak igaro itun. Anaien eriotzak ere erdi az– tuak, arratseroko errosarioan aientzat eta iltzen zituzten guzientzat oroitzen bagiñan ere. Etxeko ta lagunen bixitak ere noiznai ba– genizkin. Etxe barruan, jakiña, kutixi asko utzita, baña aske bizi giñun barrunbe artan guzian. Ez gela-txuloan giltzatuta. Txakurra bere na– gusiaren mende bezela, ori bai, gure boronda– tea ustu ta aienera makurtua. Goiz ta arratsalde !anean. Gu bezela oitua zegon batentzat, atsegiña uan ori. Bestela, eguna aspergarria egingo zitzaiguken. An ta emen, neke aundi gabe, baña beti zerbait egi– ñez, eguna asko moxten uan. Lau edo bost !aguo, denok euskaldun gar– biak, lanak bukatu ondoren, azpian ortarako aukeratua geneukan gela txiki batean biltzen giñanean, lagunarte arek pozten gaitziken, an gertatzen ari ziranak oroitzean tristurak men– deratzen bagiñun ere. Arratsean, eraman-ala berriak zetozeken. Ala bizi bearra ta ogei ta amar urteren zama bizkarrean. Au ez genin sinisten. Bestela, ge– ron buruak galduko genizkin. Jainko berri 1l
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz