BCCCAP00000000000000000001808

Kristobal'en ez orí ere. Orí utzi balute, ez ge– nin alako goserik pasako. Martxa guzia bere negoziorako zeukaken Artzak jarria. Azpeitiar bat bauan. Arritokieta zeukaken izena. Oso laixterkari ona. Amaika bider esa– na sasikoa zala. Noski, orrekin ez dik miñik artuko. Au ere gurekin batean zegoken San Kristobal'en. Berak zionez, andregai koxkor bat bazin; baña oraindkik bada-ezbadan zeu– kana. Neska orí neskame ornen zegoken. Ez uan aberats oietakoa izango, baña ona ta txuxena; ta orrek balio dik. Arritokieta'k berak uste zuen baño geiago maite zuena. Arek, bada, bere ezerezetik eta bere ta Arritokietaren la– gunei eskatuz, pakete txiki bat osatu zin, eta San Kristobal'era biali, maite zuen mutillari. Gurekin izketan zegola deitu ziteken. - Ni deitu? Bixita-ordua ez dek au. Zer ote zan etzekila joan uan, eta ain ne– kez osatutako pakete txiki ura. Zaitzalleak zorrotz galdetu zioken: - Ez al ekin paketeak bialtzea ez dala zi- llegi? - Nik bai, jauna; baña biali duenak ez. - Alperrik ator, bada, onen billa. - Baña neskatx beartsu batek, bati ta besteei eskatuta osatutako pakete bat biali dit. Gañera, galerazia dagon ez dakila. Ni ere ezi– ñean nabil emen... - Tienes más razón que un santo. Baña artu paketea ta jarrai neri. Karamelo bat ere artzen utzi gabe, sutara 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz