BCCCAP00000000000000000001808

ra joango itun; eta gure Artzak, erosi nai zuen ogiaren ondoan, pipa jarriko zioken: - Au dena iru pezetan: biak edo baterez -esanaz. - Nik ez dit, ordea, pipa zar orren bea- rrik -erantzungo zioken erostunak. • - Ez dek orduan ogirik ere eramango. Batzuk utzita joango itun. Erretzalleak, berriz, erosi egingo ziteken, zigarro-paperetan asko bear zutela-ta. Guk muzin egin genio– ken. Ez genin erretzen, eta ez geundeken, etxetik ainbeste kostata bialtzen zizkiguten pezta aleak, alperrik botatzeko. Orrelaxe, nai zuena egiten zin gure Artzak, eta gañetik eziñean zebiltzan gizara– joei irri, tragaperras'en leiotik bere buru beltz aundi ura aterata. Estaduak guretzat bialtzen zuenetik, lauta– tik iru beretzat gordeko zin. Igesaren ondoren ematen zigutenetik igerri genioken, lautatik iru ortxe ibilliko zala bere lapurreta'. Igartzerañoko gosea jarri presoen artean, eta ·gero begien aurrean alako aukera ipiñi, gure diru pixarrak biltzeko. Sukaldeko zikiñak ateratzen zituztenean, an itun gure baitu komun guziak, laxterka joanta, olloak bezela aztarrika. Aza-zorten batengatik mutur joka ikusi izan nizkin. Arta– rako bazeukateken oraindik indarra. Kale– ximaurretan txakurrak bezela geratzen itun, ango zikinkeriz sabelak beteta. Esan degunez gañera, beste espetxe guzie– tara pakete ta jana bialtzea zillegi uan. San 107

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz