BCCCAP00000000000000000001808
Askotan ekartzen zizkiteken, jendeak ero– siko zuelakoan, Eguberritarako turroi edo antzekoak. Guirlache deitzen dioten oieta– koak asko beñepin. Puska txiki bat, bi pezeta ta erdian. Kiloak ere etzin orduan asko geiago egingo, ta puska txar arengatik ori eskatu. Di– rua autsa bezela zebilkinen batek erosiko zin. Baña geienak muzin egiten zioteken. Prezio ortan bost ogi artuko zizkin. Ez uan orregatik gure Artza asko larritu– ko. Urrengo egunean, ogi erostera joaten za– nari, ogia ta turroia eskeñiko zizkioken: biak artu; bestela batere ez. Gure Artzak etzin merkeago salduko, ta azkenerako denak lenen jarritako prezioan salduko zizkin. Alare, gaitz erdi. Turroia jan ziteken. Okerragoak egin zizkiguken oraindik. Zigarro-paper aukerik etzebilleken eta zu– rezko pipa aundi batzuk jarri zizkiteken sal– gai, urritz ta intxusakin egiñak. Urritz-zati bati goitik zulo bat egin, tabakoa sartzeko; zulo ontara beste txulo txiki bat zearretik, intxus-kirten bat emendik sartzeko, ta egiña zegoken pipa. Au ere bi pezeta ta erdian jarri ziteken sal– gai. Bakarren batzuk erosiko ziteken oroigarri bezela eramateko. Beste gañerakoan, zertara– ko uan ura? Orregatik etzin gure Artzak bere umorerik galduko; ezta xentimo bat bere prezioa jetxi ere. Bi errealean zegon ogia itxu-itxuan eroste- 106
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz