BCCCAP00000000000000000001808
Bidaniar bat eta ni -ura aspaldian illa dek, urte berekoak giñun baña- bazkaria artu or– duko leiora joaten giñun, zenbana garbantzu erori zitzaizkigun ikustera. Egun batzutan po– lliki; askotan, berriz, ur bero utsa axal batzu– kin. Illabeteko bazkariak garbantzuarekin egi– ñak, iñoiz txikori berdea ere ekartzen baizu– ten, milla berreun ta irurogeita amabi ale neri tokatu zitzaizkidanak. Eguneko berrogei ta bat edo bi, beste ezer ere gabe. Olio baten otordua gure ogi, gosari, bazka– ri, azkari, apari ta guzi. Gure etxeko olloak onenbeste jaten ziteken orduan. Gure Artzak San Kristobal ollotegi bat zala usteko zin, eta ez gizonen espetxea. Be– rak zeraman gilbor aundi ura betetzeko, guk baño otordu obeak egingo al zizkin. Ogiaren neurria ere ala moduzkoa uan. Askok egin ziteken apustu, opil osoa busti gabe bost minutuan jan baietz, eta zopak eginta bi minutuan. Egin zuten guziak irabazi ziteken; eta zai geratzen itun, ea beste bat jo– katu nai zuenik bazan. Berak eman ez eta etxetik ekartzen etzigu– ten uzten dima besterik. Onekin, berriz, ogei ta amaika eskutik zeukaken Artzak. Aukera ekartzen zin tragaperras 'era. Go– seak irrikitzen zegonak, diru pixar bat patri– kan bazeukan, an zieken buruzpera erostera. Etzeukateken gure diruak, erdoituko ziran beldurrik. Zertarako ariko uan diru-pillatzen, goseak iltzezkeroz? 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz