BCCCAP00000000000000000001808

ten, aren atzetik ibilliko itun. Arek botatzen zuen muturra, oraindik sutan, aidera arrapa– tuko ziteken. Batek txupada bat, bestea bes– teak, beatzak eta ezpañak erretzen zitzaizkien arte. Elkarri irripar zoro bana egiñaz, jarraitu– ko ziteken aurrera. Arrituta geratu niñun, zutena nola elka– rrekin partitzen zuten. Aiek ala ikusi nitue– nean, galdetu nioken oiartzuarrari: - Auek gu bezelakoak, gizonak <lira, edo intxixu edo norbaitek onuntz ekarritako enda eskax edo aulen bat degu? - Kaaa! -erantzun zidaken-. Gizon bi– kain askoak itun auek, ni etorri nintzanean. - Zer gertatu zaie orduan? Auek iñozo– tuak dabiltza. Ez dute Jau urteko batek baño juizio geiago, oso gizon irixten ez dirala diru– ri-ta. Zerk ondatu ditu ortaraño? - Alimenturik ezak. Goseak ortaratu dizkik. Etxetik ezer artzen ez duena, olaxe ge– ratuko •dek: akitzen-akitzen, iltzen dan, arte. Emen ematen duten janak, ez dik olako ani– mali batzuk bizirik edukitzeko kemenik. Eun kilotik gorakoak itun batzuk, nik ezagutu ni– tuenean, órain bi illabete inguru. Orain be– rrogei ta amar ba ote dira? Emcndik aurrera ez dituk beerago jetxiko. IUabeteren batzuk iraungo dizkitek ortan, goizen batean beren oatzean illak arkitzen dituzten arte. - Gaixoak! -nioken nerekiko-. Maitaga– rria dek orratik bizia. Auek dabiltzan bezela ibiltzeko ere... Baña ez ditek il nai. Izutua geratu niñun ni aien aurrean. Ez 103

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz