BCCCAP00000000000000000001807

115. Jaunak beretzat nai zun ordia erru gabeko usua, lurretik ezin mugitu zuten, ta ezin eman pausua. Osabak ordun, iltzeko asmoz, altxa zun bere besua, ezin jetxirik geldi zitzaion, ezpatarekin jasua... Ardi aul ura irentsi gabe atzeratu zan otsua. 116. Aizpa zarrena indar-berrituz atera zan konbentutik, iltzalle aiek, Ines utzita, aizkatu ziran lekutik, aien bizitza artu nairik, asko bildu ziran ingurutik... Bi aizpak santu egin ziraden, lagun ditugu zerutik, mundu txar ontan zenbat mesede egin diguten geroztik! 117. Ainbesteraño ezaguna zan Anai txikien izena, asko zebil:zan artu nayian aien on-bide zuzena. Bizi-bidea artua zuten, sartzeko eragozpena, beren etxetan bizi ziranak, ezkondua zan geiena; oientzat gure Frantziskok sortu zun Irugarren Ordena. 85

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz