BCCCAP00000000000000000001807

112. Klarak bazuan beste aizpatxo bat, zeritzaiona Ines; au bezin eder, Jainko-zalia, ta neurri gabia piñez. Bere aizparen ondora gabe iñola etsi eziñez, onen mendian, onen legera jarri nai zulako ziñez, arrats batían an azaldu zan etxetik iges egiñez. 113. Guraso aiek min zuten, sartu zalako aizpa zarrena, gaztian berri jakin orduko nastu zitzaien barrena. Arnabi gizon bidal zituzten, osaba zar bat aurrena. Ainbestekua zan batez ere bere aitan itxumena: il edo bizi, ekarritzeko eman ziyeten ordena. 114. Amabi gizon itxu-mustuan sar ziran etxe barrura, 84 bi neskatx gazte otoi ta barau ari ziraden lekura. Ines gaztia illetik artu trapu zar baten modura, joka, bultzaka, arrastan zuten atera andik kanpora, onian edo txarrian kendu nai zuten aur maite ura.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz