BCCCAP00000000000000000001807
74 82. Tanta-jariyo, itoti batek, bere ariyan-ariyan, azkenerako bere txulua egiten badu arriyan, eskale baten gisa jantzita berdin izlari berriyan itzak ere sar egiten ziran askoren biyotz garbiyan. 83. Askon biyotzak ukitu zitun bizitz akats gabekuak, pozik entzuten zituzten gero aren itzaldi beruak. Jainko ta urko-maitetasunak ipiñi zizkan eguak. Bere gisako batzuk billatu zitun Asis'ko eruak. 84. Pedro Kindabal aberats zanak aspaldi zuan nabari gure gaztian bizitz-aldatze orretaz kezka ugari. Jakin nai zuen itxuraz ala benetan ote zan ari, orretarako arrats batían dei egin ziyon berari.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz