BCCCAP00000000000000000001807

68 64. Mendirik-mendi, basorik-baso, besoak jasoz kantatzen, bere barrungo poza nolatan eskertu ez du asmatzen; Jaungoikoari aintza emanaz Aren izena goratzen, atseden gabe, jaterik ere etzaiola gogoratzen. 65. Orain ez dute lengo antzera ikusten aren begiyak, ez dute lengo mintzaira bera illargi ta eguzkiyak. Txori ta kilker, ardí ta otso, anaiak ditu guztiyak, gauza guzitan Jauna ikusten baitute biyotz garbiyak. 66. Bakar-bakarrik pozarez-pozez ibilliya zan luzaro, bizitz ontako uskeri-mende ez da egongo geiago; Aren atsegin, alaitasuna, neurtutzerikan ez dago. Jaunak zigortzen badaki, sari ematen ere oparo.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz