BCCCAP00000000000000000001807
61. Miru beltzaren atzaparretik iges egin dun uxua bezin ariña, mendi aldera eman zun bere pausua. Jaunarentzako bakardadia, mendi artia, basua, or billatzen du gure Frantziskok bere atseden osua. 62. Esturik trinko eduki zuen luzaro bere biyotza, katiak autsi ditun onetan gañezka dario poza. Bere barruan ezin eutsirik ojuka ala diotsa: «Eskerrak, Jauna! Eten det nere etsaiekiko morrontza». 63. Lurreko gauza ziztriñen mende alperrik ainbat naigabe? Danak autsita zoriontsu da, Jainko-maitasunan labe. Aragi-kutsu danak utzirik bere buruaren jabe, gure gaztia lurrian dabil lurrikan ikutu gabe. 67
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz