BCCCAP00000000000000000001807

52 16. Bañan berdiña etzan aitaren eta semiaren griña: gaztiak ondo jantzi ta jolas, aitak berriz aundi-miña. Aita zurra zan ta maite zuen diru neketan egiña, egin-alian zabaltzia zan gaztiaren atsegiña. 17. Etzan Frantzisko bakar-zalia eta gizarte-etsaia, bere lagunak maitatzen zuten aren izate alaia. Asis'ko kale aietan barna noiznai gazte-sail lasaia ikusiko zan, kantuz; beti au zebilkiten buruzaia. 18. Bizitz-jariyo atsegiñean gazte au etzan erori, onen biyotzak etzuen galdu garbitasunan zitori. Bere onduan lizun-izkuntzik etziyon uzten iñori, oraingo zeinbait gazten artian egingo balute orí. ..

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz