BCCCAP00000000000000000001807

Bañan, dakigunez, berak bakarrik ezin ber– tsoak, asmatu alean, paperera pasa. Buruan edu– kiko zituan; bañan seguru aski denbora luzean eta Imaz'en bertsoekin hatera eduki ere. Eta antxe, etxe berean bizi izanik, Imaz' enak eta bere bertsoak alkarrekin nastu; eta, denborarekin, bertan sortuak eta etorkifiak ezin bata bestearengandik berezi. Ain zuzen, Imaz'en liburuaren itzaurrean esaten genduanez, oni ere gauza bera gertatu zitzaion: berak ere baditu, bere poeman, Aita Basterretxea'k XVIII'garren mendean jarritako eta Euskalerri guzian ain ezaguna zan Pasio San– tuaren poematik artutako bertso batzuk. Imaz'ek ere txikitandik ikasia izango baitzuan beste poe– ma ori. Kontu polita da au ere: XVIII mendeko Pa– sio Santuaren poemak, XIX mendekoari zerbait eman; eta XIX'garrengoak ere bai XX'garrengo– ari. Eta ortarako bide, erriaren burua izaki. Orregatik, kopiatu, plagio, eta orrelako itz itxusirik, ez dezala iñork aldi ontan erabilli. Askozaz ere zuzenagoa eta egokiagoa da, noski, Zapirain'en poemaren iturrietako bat Al– zo'ko Imaz'en beste poema ori izan zala esatea; Imaz'en poemaren iturrietako bat Aita Baste– rretxea'ren poema izan zan bezela, alegia. Esaera laburrak ere izango ditu, bearbada, Zapirain'ek uste gabean Imaz'i artuak. Bañan oiek danak bereizteko, lan aundia bearko litza– ke. Orregatik, oiek alde hatera utzirik, bi poe- 17

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz