BCCCAP00000000000000000001807

Tarte ori oso gogoan eduki bear degu, orain esatera goazena ondo ulertuko bada. Ain zuzen, Lekuona'rengandik Pasio Santua– ren poema jaso eta irakurtzeari ekin genionean, bertso batzuei ezagun itxura artu genien. Orduan, Alzo'ko Imaz'en liburua (Auspoa, 68-69-70) artu genduan, eta aren Pasio Santua– ren bertsoen orri-aldean zabaldu. Eta auxe ager– tu zan: Juan Krutz Zapirain'en bertso batzuk, Alzo'ko Imaz'en beste poema ortan ere bazeu– dela. Ez berdin-berdiñak; bañan bai antzekoak. Galdera au egingo du orain batek baño ge– iagok: Zapirain'ek Imaz'i kopiatu ote zion? Er– deraz esaten danez, plagio egin ote zuan? Ez det uste, kopiatu eta plagio itzak oso egokiak diranik. Aozko literaturan, eta idazten eta irakurtzen ez dakiten egilleen artean are ge– iago, gauzak bestela gertatzen baitira edo gerta baititezke. Beste ezertan asi baño lenago, auxe esango genduke: idazten eta irakurtzen ez dakiana, ezin izan ditekela, gure iritzirako beintzat, oso ko– piatzalle iaioa. Zapirain'ek, lenago esan degunez, Pasioaren berri elizaz kanpora ere ikasia zuan. Erakusle izango zuan, adibidez, Alzo'ko Imaz. Arek Imaz' ek Pasioari jarritako bertsoak txikitandik buruz jakingo zituala, guk beintzat ez degu dudarik egiten. Eta gero, urteen buruan, berari ere Pasio Santuari bertso batzuk paratzea gogoak eman. 16

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz