BCCCAP00000000000000000001807

Santa Jenobebaren bizitzaren gertakizunak Juan Krutzek liburutik entzun, bertsoak paratu eta andreak paperera pasa, oiek danak ordu gu– txiren barruan egiten ziran. Pasio Santuaren poema egiterakoan, berriz, geien-bat elizan sermoietan-eta entzundakoak ja– rriko zituan bertsoetan. «Elizan entzundako itzaldietatik gaia artu-ta» esaten du Lekuona jaunak. Bañan ez dira oiek egun batean entzun eta ikasten diranak. Aspalditik, txikitandik noski, asiko zan Pasioaren berri bereganatzen. Eta eli– zan ez-ezik, dotriñan, etxean eta abar ere bai. Oraingo ontan etzituan, beraz, entzun be– rriak bertsoetara itzuli; aspalditik buruan zitua– nak artu zituan orretarako. Berak azken bertsoan aitortzen duana: Barkatu, Jesus: nik esan ditut dakizkidanak buruan... Eta, guk esan bear bagendu, buruan ikasita ez-ezik, biotz barruraño sartuta ere bazituan Za– pirain'ek poema ontan adierazten dituanak; sen– timentu aundiz jarritako bertsoak baitira. Edozein moduz, bertso auek ez dira, Santa Jenobebarenak bezela, gaur gauean entzun eta bigaramon goizean idatziak. Pasioaren poema ontan, esangaiak Juan Krutzek entzun zituane– tik besteren batek bertsoak paperet.a pasa z1z– kion arteraño, urte askoren tartea dago. 15

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz