BCCCAP00000000000000000001807
Kontelitu egongo zera noski. Korreo zertifikatuz bidaltzen dizut bilduma osoa. Erantzun eidazu, artzen dezunean. Eta eman zure inpresioa. Agur, orrenbestez. Zurearen zai gelditzen da zure adiskide: Lekuona zaarra». Ondorengo orriak, bertsoz beteta eta maki– naz idatzita zeuden. Danetara irurogei ta lau ber– tso, aurretik onako izenburu au zutela: Züre Pa– siyo Santua, Juan Krutz Zapirain. Guretzat pozik aundiena izan zala, esan bea– rrik ere ez dago noski. Bañan pozaren urrengoa, buru-austea. Zapi– rain'en bertso oiek lenbailen argitaratu nai, ba– ñan oztopo bat arkitu genduan: bertso gutxi zi– ran Auspoa'ren liburu bat osatzeko, gure liburu oiek aundiegiak ez badira ere. Olakoetan ainbeste aldiz egin izan degunez, Juan Krutz Zapirain'en bertsoak beste bertsola– riren baten bertsoekin uztartu bear, batenak ba– karrik ezin eta alkarrekin argitara emateko. No– rekin, ordea? Zalantza ortan giñala, Zapirain orren Sal– bador illobak ere beste bertso-sail luze bat, bes– te poema bat bazuala gogoratu zitzaigun, eta gaia ere osabarenarekin uztartzeko modukoa zuana: Asis'ko San Frantziskoren bizitza. 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz