BCCCAP00000000000000000001807

205. Ezur ta larru besterik ez ta aurpegiya ubel ori, asto koxkor bat eman ziyoten etzedin aulez erori; osasun billa bisit-egiñaz amaika errí-txokori, iñungo aize berriyak ezin onik egin Frantziskori, azkeneko bi urte luzetan ibilli zuten il-zori. 206. Ikusirikan asto gañian ain gizon xarpail, kaxkarra, aren ondoren alare danak, aundi, txiki, gazte, zarra: «Orra santua! Orra santua!» zuten beren diadarra. «Gure Jainkua zintzillik dago; egin dezagun negarra !» Erri guziya damuazteko aski zun ori bakarra. 207. Sartzen zan leku danetan, jende guziya bidera pozik, bera ikutu ta jantzí-puskak mozteko etzuten lotsik; danak ondoren ojuka, iñork etziyon egin nai gaitzik; gertatzen zanaz etzan oartzen, etzuen entzuten itzik, Frantzisko etzan beregan bizi, Jainko-biyotzian baizik. 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz