BCCCAP00000000000000000001807

tela ematen du, bañan ez dakit ezertxo ere. Izan ere, andik laixter gerra etorri zan, eta olako gau– zak joan egingo zíran nere burutik. Ondoren onela esaten genduan Auspoa'ren zenbaki ortan: «Ta gure artxiboari ere astiñaldi bat eman diogu, alakorik ezer agertuko ote zan. Bañan al– perrik gure egíñala. Beraz, oraíngoz beíntzat, galdutzat eman dezakegu sail orí». Arazo orí ortan geldítu zan. Gu, egia esan bear badegu, etsita geunden. Bañan andik bost bat urtera, sobre lodi xamar bat etorri zitzai– gun korreoz, eta norengandik eta Don Manuel Lekuona'rengandik. Lenengo orrian, onako lerro auek irakurri ge– nituan; «Oyartzun'dik 1980gn Urrilla'ren 20'an. A. Antonio Zabala Xabíer Agur Aita Antonio: Ba nuen nik zerbait erre– zelo, aspaldi batean eman nizkitzun bertso-ale aietaz gañera izan bear nuala aundiagoko beste bilduma bat nunbaitean naastua, aspaldi batean Lexoti zanaren aotik jasotakoez osatua. Eta orra nola díran gauzak; egun oíetako batean topatu det nere papel zaarren artean ník errezelo nuan bilduma -naiko interesgarria- eta bilduma ar– taz gañera, zer uste dezu? Gure Juan Krutz Za– pirain'en Jesus'en Pasioa. 11

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz