BCCCAP00000000000000000001807

184. Bazkaldarrai ez ukatzearren jaso zuen kutxa ura, bizi-bizirik bi sagarrekin jostari an zegon aurra. Nolanaikua etzan guraso on aien poz ta bildurra, olakoxia zan Frantziskoren biyotz goxo ta xamurra. 185. Gaberdiya zan, giro epela. Umbri aldeko udara; Frantzisko otoi beruan zegon, etzun joan nai lotara. Aingeru batzuk jetxi zitzaizkan ar-zulo illun artara, danak hatera esan ziyoten: «Elizara, elizara.» 186. Eliz-barruan sartu zaneko ura zan ikusgarriya! 108 Jesus an zegon bere Amakin, Frantziskoren zai jarriya. Ikus orduko auspez jarri zan jasorik biotz garbiya, itxaropenez Ama-Semiai egin zien eskariya.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz