BCCCAP00000000000000000001807

181. Zaldunak joan ziran orduko atzetik neskametxua; biyur zanian, erre ta illa aurkitu zuen aurtxua. Egin zunaren bildur-ikaraz izutua ta lausua, aur illa .kutxan ezkutatuta igesi juan zan gaxua. 182. Biotz gozoko guraso aiek laister galdu zuten poza, sartu orduko arki baitzuten semian gorputz illotza; bañan ez mintzearren etxian artu zutenan biyotza, ixillik pasa nai zuten beren semiaren eriyotza. 183. Guraso on aien samin astuna igerririk bazkaldarrak, bazkal onduan bere postretzat eskatu zitun sagarrak. «Barkatu, au ez da sagar-lurra» erantzun zion senarrak. «Aurreko kutxa txiki orretan badauzkatzu bi, ederrak». 107

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz