BCCCAP00000000000000000001807
Eta une ontan gogoratu ez eta izendatu ga– berik, izan diteke bat baño geiago ere. Bañan danetan ezagunena, Errenteri'ko Juan Krutz Zapirain'ek Brabante'ko Santa Jenobeba– ren bizitzari buruz jarri zuana izango da, duda– rik gabe. Olakoak, orrenbeste bertso izanik, poema izena abeto merezi dute, guk uste beintzat, ber– tso-sailla baño. Santa Jenobebaren poema ori, bere 123-124- 125'garren alean argitaratu zuan Auspoa libu– rutegiak. Baita Zapirain orren bizitzaren argibi– deak eta gañontzeko bertsoak ere. Bizitzaren berri ematerakoan, Juan Krutz orrek Pasio Santuari jarritako bertsoak ere bazi– tuala esaten genduan. Artarako, Don Manuel Lekuona'k Y akintza aldizkarian (1) idatzitako lerro batzuk aldatzen genituan: «Elizan entzundako itzaldietatik gaia artu-ta, orain berriro egiñik utzi digu beste lan luze bat ere: Jesus'en Nekaldi ta Eriotza». Ori irakurri orduko, Lekuona jaunaren etxe– ko atea jo genduan, bertso oiek nun arki gene– zazken galde egiñez. Bañan ez genduan guk nai bezelako erantzuerarik jaso: - Ezeren arrastorik ez daukat orain buruan. Bertso oiek nunbait ere idatzirik gelditu bear zu- (1) 1934, XI-XII. 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz