BCCCAP00000000000000000001806
ITURRI ONDOAN Garai batean Euskalerriko eraman-ekarria idiz ta mandoz egiten zuten. Ez baizeukaten gaurko aurrerapenik. Trenak ordurako bazi– ran noski. Itxas-ontziak zer esanik ez. Baña aiek zekartena, nola erri txikietara zabaldu? Gurdiz, mandoz edo bizkarrez. Legorreko lana beñepein, neke aundikoa ta motela. Abereak ere, jakiña, gizakumeak bezela nekatzen diranak izaki. Berak ondo zama– tuak ibilli luze aietan. Bideak, Jainkoak jakin nolakoak izango ziran. Aldapatsuak. Ez ga– ñera gaur bezin berdiñak edo legunak. Anke– tatik ere askotan gorberatuta. Iñoizka-iñoizka, atsedentzeko ta aldake– tak egiteko, bear-bearrezkoa zitzaien ostatu– ren batzuk jasotzea, abere nekatuak utzi ta berriak eta atsedenduak artzeko, beren la– nean jarraitzezkeroz, ibillian ere motelak di– rala badakigu-ta. Beren atseden-lekuak bear zituzten itzaiak ere, arratsa an igaro ta urrengo goi– zean berrituak bidean aurrera jarraitzeko. 9
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz