BCCCAP00000000000000000001806

iltzen zuten guziak orrela ibiltzen ote zituz– ten? Eta nori galdetu? Etzioten itzegiten uz– ten-ta. Norbaitek esanta, ikasi zuen Aralar'ko San Migel'en, egun jakin batzutan, pekatu guziak barkatzen zituztela; ta joan zan ara ere, bere biotzeko pake orren billa, aspaldian galdua zeukan itxaropena berriro arkitzen ote zuen. Bere askatasuna arraixku txarrean jartzen zuela, ori bazekien. Bere ezagun asko an izango zirala ere bai. Baña etzuen uste bere erritarrak ain errex salatuko zutenik. Askotan, berekiko ala pentsatzen zuen: - Zorionekoak sinismenik gabeak. Aiek mundu au bederenik lasai pasako ditek. Gero gerokoak. Ni, ordea, sinisten detalako, egun guzian beldurrak, noiz edo noiz arrapa– tuko nauten. Arratsean, berriz, loaren ordez, nere gogorapen triste orri lotua. Geroko itxa– ropena biotzean illa. Ta jakin Jainkoa neurri gabeko errukitsua dala. Neretzat, berriz, al– perrik. Bizi-modu gaixtoa zeramat: inpernu bera nerekin. Jainkoak eta nik zekiagu zer dan itxaropena galdutako sinisten duen kris– tau baten !arria. Orretxegatik urkatu zan Ju– das. Dena illun zegok neretzat. Etzidak ezerk pozik ematen. Kezka, urduritasuna. Loa igesi zebillek nere begietatik. Jateko gogorik ez. Lagun artean ordurik zoriontsuenean orí az– tuta nabillenean, intziri baten antzera nor– baitek aopean esango balida bezela, nere egoera triste au oroituz, <lena eden, ozpm 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz