BCCCAP00000000000000000001806

Eta askezpenik eman gabe bialiko zuen· andik. Onda pentsatu ezkero, bazirudien etzuela pekaturik egin, bere burua salbatzeko ta nai gabe gizon bat iltzea. Ala bada ere, ez ain la– rria beñepein. Baña gure Praixku gizarajoa, baserritar ta langille jendea bezela, ez-jakiña zan olako arazoetan. Iñork barkatu nai etzio– nean, izugarria izango zala iruditzen zitzaion. Ortatik zetorren bere larria. Aitortu orduko, denetan erantzun berdiña ematen baizioten. Bera aitorlekura sartzerakoan apaiz goxo, atsegin ta patxarosoak iruditzen zitzaizkio– nak, aurrean belauniko jarri ta bere pekatua aitortu orduko, «Kaixo, Praixku!» esaten zio– ten. Bazirudien denak alkar artuak zeudela, barkapenik ez emateko. Maltzur-maltzur ise– ka egin gero. Nola demontre ezagutzen zuten, berak etzituen ordurarte aurrean ikusi-ta? Dena zitzaion beldurgarria. Gure artzai morroia, berriz, daldaraka ge– ratzen zan, bertan bere burua iltzeko zorian, eta etzan gutxiagotarako. - Demonioaren apaiz urdea! Ta, aitorlekua astinduz, joango zan an– dik, sartu baño askoz larriago. Askotan bidean topo egingo zuen ura. Bere ustez, beñepein, eta izketan, oso atsegi– ña irudituko zitzaion. Aitorlekuan, berriz, deabru herbera. Zer ote zuen bere pekatuak? Edo gizona 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz