BCCCAP00000000000000000001806
Bazterrik geienetan zabaltzen saiatu arren gizon-iltzalle beldurgarri bat nola espetxetik iges egin ta aske zebillen, ta jendearentzat arraixku txarrekoa zala, inguruko errietako epaille ta besteren batzuk jasoko zuten albis– te ori abixua artu berrian. Baña gero, aztu ta zokoan geratuko zan. Izan ere, garai aietan Euskalerri geiena badakizute baserria zala. Beraz, zemai guzi oien beldur gabe, ez baiziran aren belarrietaraño iritxi, mendi– mendian artzai zebillen. Bere nagusiak ez ba– zuen ikasten erri aldera jeixten zanen batean, etzeukan arrapatuko zuten beldurrik. Etzan errexa izango berri ori jakiten, arek artu– emanak zituen lekuan ez baizan olakorik ai– patuko. Arranoak bezin aske bazebillen ere itxu 0 raz ori, zearo lotua zegoen. Kezkaz betea, in– pernu bat zeraman biotzean. Bere mendi-txabolatik txango bat baño geiago egin zituen inguru artako eliz geiene– tara. Pralletegietara ere bai. Baña dena alpe– rrik. Denetan erantzun berdiña artzen zuen. Aurrean belaunikatu ta: - Abe Maria purixima. Apaizak entzungo zuen; baña agur orn etzion beiñere erantzuten. Ta Praixkuk bere pekatua aitortu orduko: - Aaa! I al aiz, Praixku? Baabil, bada, i ere pake billa, gizarajo ori. Baña alperrik. Odol-kutsurik ez dek kentzen, ez emen ta ez bestean. 59
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz