BCCCAP00000000000000000001806

Arratsaldean epaillea ostatura joan zan, benta-zaleari egundokoak esateko asmoan. Au ere, ordea, etzegoen berriketarako. Bere lagunik maiteenetakoa izanik Praixku, iges egin zuelako kontentu zegoen. Baña etzion onik egiten, ari gizon-iltzallea deitzeak. Bere agurra egin ondoren, ala eraso zion epailleak: - Uste nin nere lagun maite bat intzala ta iruzurtua nengoken. - Zergatik diozu ori? - Gizon-iltzalle bat, espetxetik iges egin ta ostatura etorririk, salatu ez dezulako. - Ala jainkia! Erri ontan dan gizonik onen ta paketsuena salatzea nai al zenduke? Ni ostalaria naiz; ez ertzaiña. Nere lagun ku– tuna zerala diozu? Agintzen dezuten oieta– koak ez ditut egundo nere laguntzat eduki. Zenbat eta urrunago, obe. - Nai dekan bezela pentsatu. Baña ori gi– zon-iltzallea dek. - Olakoari ezin lezaioke gizon-iltzallea deitu. Erretxin baten !aban zorrotzari iges egiteko, zartako bat besterik etzion eman. Leku txarrean arrapatu zuela. Beste pekatu– rik ez du orrek. - Etzekit ori berezko gizon-iltzallea ez ote dan. Ea besteren batzuk ere erortzen di– ran, ez badegu aguro arrapatzen. - Erotzen bada, bai; edo ezin bizitzeraño estutzen badezute. Kontuz igesbiderik gabe lotua dagoen katamotzarekin. Andik aldegin ta agurtzera etorri zitzaidanean, ez dakizu 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz