BCCCAP00000000000000000001806
- Arek esna erazi al zaituzte? Amaren adar-jotze arek sumindu zituen gure udal-ertzaiñak; eta, asarre xamar, ala galdetu zioten: - Aren berririk badezun edo ez esaiguzu beingoan. - Pollita izango uke amak bere semea sa– latzea. Etzekit non dabillen. Baña bart nere– kin itzegi'n ta joana dek. - Ea etxean gordea daukazun. - Orixe egingo bagendu, ero galantak gi- ñuke. Oitu bezela, berandu zabiltzate. Nere semea ez dek kaiolan egoteko egiña. Bein sa– retik iges egindako uxoa, ez dek egundo ber– tan geratzen. Ni bakardadean geratuko ba– naiz ere, dabillela ura aske munduz-mundu. Ez, txakurrak bezela, katean. - Arrapatzen badegu, lengoak eta orain– goak batera ordaindu bearko ditu. - Kontuz! Berriro ere anbat esku artetik iges egingo dizute arek. Asarre aldegin zuten andik. Amari arra– zoi ematen zioten: semea salatzen ezin ariko zan. Baña bentara etorri ta ez salatzea etzuen ondo egin ostalariak, gizon-iltzalle bat zan ura-ta. Uxoak, amak zion bezela, iges egin zuen, bai, ta etzan errexa izango ura berriz arra– patzea. Epailleari gertatuaren berri emango zioten, bai, ta or konpon zedilla. Au asarretu zan biziro, ostalariak salatu etzuelako. Baña erori bear zuen. Egindako iseka etzan ortan geratuko. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz