BCCCAP00000000000000000001806

- Baita zuei ere. Orren goiz zer zabiltzate emen? - Ikaragarria gertatu zaiguk: Praixkuk es– petxetik iges egin ta bere lekuan zaitzallea lotuta utzi. - Bejondeiola! Etzegok gaizki pentsatuta egiña. Iñork espetxerik merezi badu, uste dit zaitzalle ori dala lenengoa erri ontan. Amai– ka erru gabeko zigortu dituen otsa zegok. La– saitasun pixar bat uzteagatik, bai dirua polli– ki eskatu ere. ltzaia gogorregia izan ortarako. - Bere egin bearrak bete besterik ez dik egiten arek. - Bere eginkizuna zigortu ta erru gabe– koei dirua ebastea bada, berriro ere Praixku bezelakoak ortzak erakutsiko zizkiotek. - Utzi zaiogun orri. Emen al zegok? - Ez uke nolanaiko eroa, andik iges egin ta ateetan geratuko balitz. Ez; emen etzegok itzairik. Baña pozten nauk iges egiña. Atzo arratsean azaldu uan. Bere esan bearrak bu– katuta, aldegin zin. Jainkoak jakingo dik onuzkero non dabillen. - Eta zergatik ez uan salatu? - Nere negozioa laxter joango uke ankaz gora, onera datozenak salatzen asiko banintz. Maitasunez artu ta al detan ondoena ser– bitzea, ori dek nere eginkizuna. Beste ori dek zuena. - Ez ote dek gero zigorrik merezi? - Zigorra? Zuek merezi dezute. Beste egi- tekorik ez ta orí ere ezin ondo bete. Gaizki egingo nikek, iñor salatuko banu. 53

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz