BCCCAP00000000000000000001806

- Beti izan dek atsegiña, ta agurra ere ala egin ziguk. Erri ontan zan gizonik maitaga– rriena galdu diagu. Nai gabe egindako lanak ontaratu dik. Gizarajoa, nora ote dijoa orain? Iñaxiok ala erantzun zien: - Bai. Doan lekura dijoala, beti Justizia ' atzetik ibilliko zaiok. Gizarajoak bizi-modu kaxkarra benetan. Andik, txuxenean, amaren etxera joan zan. Semea aske etxean ikusi zuenean, besar– katu zuen biotzez. •- Aske utzi al aute? - Ez, ama. lges egin det, eta mesedez iri– ki zazu leio ori, norbait baletor ere ortik jau– zi batean iges egiteko. - Larri abil orduan. - Ain larri ez noski. Baña badakizu Justi- ziari aldegin diodala. Ez dute biar goizera arte agian ikasiko. Baña etorko balira, ez nintzake makurtuko, ilko niñutekela jakinta ere. Ez naute ni espetxean edukiko edo urka– mendira eramango. Agur, bada, ama. Uste det pakean utziko dizutela. Bizi banaiz, bali– teke iñoizka bixita batzuk egitea. lnpernua bera daramat nerekin, eta otoi egizu nere alde. - Eta nora joan bear dek orain? - Ori da oraindik pentsatu ez detana. Musu bana eman zioten elkarri, ta semea mendiko illunpean ezkutatu zan. Amak leioa itxi zuen ta negarrari eman zion: - Noiz ikusiko ote aut berriz? Ez aiz, · bada, i mutil biurri oietakoa. Alare, naiago 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz