BCCCAP00000000000000000001806

ez baziñaten ere. Amaika aldiz berexi ziñuz– tedan, biak lotuta ito-zorian zabiltzatela. Baña anaia uan eta odolak badik beti alako eraxpen bat. Ori ontzat artzekoa dek. Baña nere asarrea etzetorrek ortatik. - Zer nai uke orduan egitea? - Nai dekan ainbeste itzegin; baña egia esan. - Nik gaur arte esandakoak, egiak dirala uste dit. - Egia? Deabruak ere ez likek gezur aun– diagorik asmatuko. - Esaidak bein zertara etorri aizen. - Maite nuen baten billaukeria gezur araztera. Ez natorrek ez iri ta ez beste iñori txarrik egiteko asmoan. Lengoak ere naiko larriak bazekarzkidak. Zertan ari aiz gezur– kontari, ni betiko baitua banego bezela, nik ura jostallutzat artzen nuela; desairea ta jola– sa besterik ez nuela egiten nik arekin, jen– deari parra egiñarazteagatik; ume iñozo bat bezela nebilkiela, indarrean ezin zuelako; az– kenean, bere burua babesteko, !abana atera bearrean arkitu zala? Ori ez dek egia. Ik ere badakik, bere griña gaixto ta gizatxar gilzie– kin, nik Joxe Migel maite nuela ta , al nue– nean , lagundu egiten niola, benetan piña uan-ta. Amaika negar egin dit , lan txar ori ezin ordaindu detalako. Baña Aita Santua berbera etortzen bazait ere bere !abana es– kuan erasotzera, nik , al badet, eman egingo ziot, nere bizia gordetzera beartua nagoen ez– kero. 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz