BCCCAP00000000000000000001806

Praixkuk antzeman ere. Beldurtu edo arritu beñepein bai. - Ez uan usteko aurrean ni ikusterik. - Ez, gizona. Ez iltzea baño geiago. - Biali ez banaute ere, ni askatu nauk. - Nola askatu, oraindik auzirik ez ditek egin-ta? - Ez da egingo ere. lges egin dit. - Arrapatzen baaute, okerrago izango dek bigarren sarrera. - Nere bigarren etorrera ere ez uke gaur– koa bezin atsegiña izango, biurtzerik izaten badet. - Zer esan nai didak orrekin? - Ez aiz ain ez-jakiña. Iretzat ulert-errexa dek orí. - Zer? Joxe Migelena egin nai al didak? - Bai iri ta nere aitari ere, ni iltzera ba- dator. Ik badakik ura nola gertatu zan. Dena garbi-garbi kontatu nizuten, txeetasun guzie– kin. - Eta guk sinistu egin genin. - Ez dik itxurik. Zalla dek, motellak, za- lla, lagun on bat billatzen. Zorionean ustez maite niñutenak, zoritxarrean denak iges egin zidatek. - Zer nai uke orduan: ni espetxera sartzea? - Ez. Ura, batentzat ere, txarra dek. Bi– rentzat ez obea. - Oroi adi nere anaia dala illa. - Orí <lena ta geiago ulertzeko lekua ba- zegok nere biotzean, bizi zanean ain maiteak 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz