BCCCAP00000000000000000001806

Urrengo egunean, epaillearen baimenare– kin, semea ikustera joan zan. Amak garbi-garbi esan zion errian batzuk bere aurka ari zuten lan gaixtoa. Batez ere, Iñaxiok. Lekukoak, gezurrezkoak denak, bi– llatzen ari zala. Ostalaria bakarrik min– tzatzen zala bere alde. - Al badek, motell, obe dek iges egin, egokierarik arkitzen badek. Ez aute, noski, urkamendira eramango. Baña puska bateko itzala emango ditek. - Iñaxio ori lagun billaua atera zait. Joxe Migelek zebilzkin mandoak nereak ziran. Zorretan zeuzkan eta, espetxera etorri baño len, zor guzia barkatu nion. Mandoak berari eman ta alare ni galdu nairik al dabil? Ego– kieran arrapatzen badet, anbat bero-bero egingo dizkiot belarri aundi oiek. - Eta laxter emendik beste espetxeren ha– tera eramango autela. Ots orí zebillek. Au dena neri erriko bikarioak esan zidak. ...;; Ondo dago ta eskerrik asko, ama. Egu– nen batean or ikusiko nauzu. Ez da eziña emendik iges egitea. Baña zu betiko utzi bearko zaitut. - Ez adi ortaz oroitu ere. Ama kontentu biziko dek, i aske ta ondo abillela jakiteare– kin. Aurki alaba etxera ezkonduko zaidak, eta nere bakardadea ere bukatuko dek or– duan betiko. Ama triste ta urduri joan zan andik. Se– mea ere berdin: inpemu bera zebilkién biotzean. Aske joanta ere, zer egingo zuen? 45

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz