BCCCAP00000000000000000001806

Bi udal-ertzaiñen ondoan espetxera joan zan Praixku gizarajoa. Laxter asiko ziran erriko mingain txorrotxen guraizeak eba– kitzen. Justizirik bazegoen, etzioten zigor aundi– rik emango. Gure bizia zaitzeko agindua eman zigun Jainkoak, eta itzaiak etzuen bes– terik egin. Berri au laxter zabaldu zan erri guzian. Praixku gizarajoa sumindua zegoen, ur– duri, bakar-bakarrik, zulo batean itxita, amo– rruz. Egun ta gauak luze ikaragarriak egiten zitzaizkion, askatasunik etzeukalako. Beste– tik, berriz, kezketan, eriotz bat egin zuelako apaizak egin zion isekarengatik. Lasai-lasai bere pekatua aitortu ondoren, etzion barka– penik eman. Nola bukatuko ote zan ori gu– zia? Etzekien batere erriko berri. Ez baizion iñork bixita bat egiten. Iñor bere alde edo aurka ari zanik ain gutxi. Erriko jendea zer pentsatu etzekiela egongo zala, bai. - Gizon paketsu ari zer gertatu ote zitzaion, lagun bat iltzeraño berotu zanean? Goiz edo berandu otsoak azaltzen dizkik bere belarriak. Ori izango zan batzuen berriketa. Besteak erruki geixeago izango zuten: - Okasioa jartzeko bestetarako balio etzuen petral arengatik, bazegok, bada, gi– zon-modu ori espetxean. Batzuek alde, besteak aurka itzegingo zu- 43

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz