BCCCAP00000000000000000001806

Asi ta buka, urteetako gora-beera guziak kontatu zizkion, bere txeetasun guziekin: - Ori da <lena. Orain zedorrek pentsatu, nere lekuan jarrita, besteren batek ere ez ote zuen berdin egingo. - Bai, estuasun ortan jarri ezkero. - Nik ez nuen iltzeko asmoan jo. - Eta zergatik ez uan orduan bertan abi- sua eman? Ori aringarria uan iretzat. - Lenengo egokieran nator. Bear- bearreko zama neukan. Ura eramanda, txu– xenean etorri naiz. Nai izan banu, ukatuko nuen. Igesi egin ere bai. Oiek ez al dira arin– garriak? - Zalantzik gabe. Alare, badakik orrek zer merezi duen. - Bai, jauna, bai. Espetxea. Atzo arratsean ez dakit nola ez nuen beste eriotzen bat egin. Eta, jakiña, zigorra merezi– ko nuen. - Orduan, bat illarekin ez ·ago damutua? - Bai. Ondo, alare! Auxe gertatu zitzai- dan. Dena kontatu zionean: - Ortaraño ere bai? - Olakoxeak <lira oiek. Ni il arte ez dute- la etsiko esan didate. Nik, berriz, maite det nere bizia. Orregatik eskatzen dizut nere amaren etxea zaitzeko. Bakarrik geratuko baita, gizatxar oiek edozer egingo lioteke. - Utzi ori nere esku. Bero-aldi batean gi– zona iltzea añako pekatua badek ori. Ez di– tuk zigorrik gabe geratuko. 42

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz