BCCCAP00000000000000000001806
Epaillea bere idazlariarekin zegoen, bere zai noski. - Egun on -esan zion Praixkuk, sartu or– duko. - Baita iri ere. Bakarrik al ator? - Aiek ara-onera dabiltzan bitartean, os- talariak esan dit eta emen nauzu. Ez naiz iñoren igesi ibilliko. - Badakik noski zergatik deitzen auten? - Bai, jauna, bai. - Iturri ondoan zer gertatu zan jakingo dek, noski. - Ezetz banio, gezurra esango nuke. - I ta Joxe Migel besterik ez ornen ziña- ten an? - Ostatuan geiago baziran. Baña eztabai– da artan, biok bakarrik. - Orduan ire lana dek ori? - Egia diozu. Ukatuko banu, salbo nintzake. Ez baigenduen Jainkoa beste leku– korik. Ni ez naiz, ordea, olakoa. Neronek egiña da. Zigorrik merezi badet, legez betor nere gañera. Ez dedilla iñor neregatik atzera– aurrera ibilli. Baña susmur geiago egingo lu– teke bere anai Iñaxiorengatik ere. Etzuten el– kar ikusi nai. Amaika aldiz berexi nituen. Ura ere ostatuan zan goiz artan. Baña ez: zo– ritxarrez, nere lana da. - Orduan zuek maíz asarretzen ziñaten. - Ni ez nintzan egundo arekin asarretzen. Bera ere ez, benetan beñepein. - Esaidak, gertatu bezela, dena. 41
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz